Emakumezkoetan zazpi talde lehiatuko dira: Amaiur A eta B, Beti Gazte, Antsoain, Araxes, Berriozar eta Txantrea. Lesakan, bigarren posturako lehia estuan berdindu egin zuten Amaiur A eta Txantreak.
Gizonezkoetan, berriz, Amaiur eta Beti Gazterekin batera, Berriozar, Txantrea eta Antsoain lehiatuko dira.
Maiatzean gehiago
Nafarroako launakako sokatira txapelketak maiatzean izanen du segida.
Maiatzaren 6an Berriozarren txapelketa mistoa (280 kilo) jardunaldi bakarrean erabakiko da. Amaiurrek eta Beti Gaztek bina laukote paratuko dituzte goma gainean, baita Berriozarrek ere eta Antsoain, Araxes eta Txantrea ere lehiatuko dira, bederatzi talde denera. Egun horretan, kadeteak (eskualdeko ordezkaririk gabe) eta 20 urtez beheitikoak (Amaiur izanen da eskualdeko ordezkari bakarra) ere lehiatuko dira.
Maiatzaren 13an Antsoainen, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 235 kiloko lehen jardunaldiak eta kadete eta 20 urtez beheitiko bigarren jardunaldia jokatuko dituzte. Gizonezkoen pisu arinean Amaiur, Beti Gazte, Berriozar eta Txantrea ariko dira eta emakumezkoen pisu arinean, Amaiur, Beti Gazte, Antsoain, Araxes A eta B eta Txantrea.
Maiatzaren 20an Elizondon, azkenik, pisu arinetako bigarren jardunaldi eta kadete eta 20 urtez beheitiko hirugarren jardunaldi erabakigarriak jokatuko dituzte.