Berako udal kiroldegiko kirol jarduerako teknikariaren lanpostua betetzeko aldi baterako izangaien zerrenda osatzeko deialdia egin dute, Sastrako Kirol Zerbitzuak enpresan sortzen diren beharrak betetzeko. Monitore lanak egin beharko lituzke hautatutako pertsonak. Eskabideak apirilaren 27ko 13:00 bitarte aurkez daitezke Berako kiroldegian.
Lan eskaintza Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Doneztebeko Agentziaren bidez eginen da. Eskabideak astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 13:00etara eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 13:00etara aurkez daitezke Berako kiroldegian edo eskaera eta dokumentazioa honako helbide honetara bidaliz: info@sastrakokirola.eus