Arratsaldean, berriz, Gotti begira dokumentala eman zuten Arranon eta ondotik, solasaldia eskaini zuen Ekhiñe Zapiainek Bide luzeen arrastoak, dispertsioaren ondorioak aztergai ikerketaz. Gero poteoa egin zuten, Berako eta Lesakako musikariek osatutako Zizkuitz txaranga historikoarekin eta, eguna borobiltzeko, bertso afaria izan zuten Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga bertsolariekin.