Apirilaren 6a eta 7a, ortzegun eta ortzirale santu egunak izan ziren jende gehien igaro zirenak. Zehazki, egun bakoitzean 18 lagun joan ziren bulegora.
Turisten jatorriari dagokionez, hurbilekoak izan dira turistarik gehienak: 20 gipuzkoarrak eta 18 bizkaitarrak. Horien gibeletik daude Nafarroatik joandakoak eta baita Zaragozakoak ere. Atzerritarrei dagokionez, Londresko turista bat zenbatu dute.