Pneumokokoaren txertaketa kanpaina hilabete hondarrean hasiko dute Lesakako Osasun Zentroan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 18a, 20:15

Lesakako Osasun Zentroak ohar bidez jakinarazi duenez, pneumokokoaren txertaketarekin apiril hondarrean hasiko dira. Eskutitz bidez, 1958an sortutakoei kanpainan parte hartzeko deia eginen diete. «Osasunbidearen txertaketa kanpainaren barrenean dagoela» oroitarazi dute, eta gaineratu dutenez, «bizitzan behin paratzen da eta azken urte luzeetan paratzen ari gara». Zalantzaren bat izanez gero, Lesakako Osasun Zentroarekin harremanetan jartzeko erran dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun