Ongi aparkatzeko kanpaina egunotan abiatuko da Igantzin

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 19a, 09:00

Aparkamendua baimenduta ez dagoen guneak errespetatzeko kanpaina abiatuko da aste honetan Igantzin.

Igantziko udalak Foruzaingoarekin batera eginen duen kanpainaren ondotik arauak betetzen segitzen ez dutenak salatuko dituzte

Apirilaren 20tik aitzinera, eta hiru astez, informazio-kanpaina hasiko du Igantziko Udalak, Foruzaingoaren laguntzarekin. Helburu nagusia: ibilgailu motordunen aparkamendua baimenduta ez dagoen guneak errespeta daitezela eta horretarako prestatutako espazioak erabil daitezela. 

Informazio-kanpaina bukatu ondotik, arauak bete gabe segitzen dutenak salatuak izanen direla jakinarazi dute. Une jakin batean sor dezaketen deserosotasuna ulertzen dute, «baina segurtasun, irisgarritasun eta arduraren ikuspegitik guztioi sortzen digun onura handiagoa dela uste dugu». Bukatzeko, Igantziko udaletik eskerrak eman nahi dizkiete guztion onerako arauak errespetatzen dituztenei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun