Asier Gogortza argazkilari beratarraren 'Autopsiak' erakusketa ikusgai dago Donibane Garazin

Asier Gogortza argazkilari beratarraren 'Autopsiak' erakusketa ikusteko aukera dago Donibane Garaziko apezpikuen presondegian apirilaren 30a bitartean. Lau argazki serie desberdin biltzen dituen erakusketa da 'Autopsiak':  Bordak, leiho itsuak, harrespilak eta herri hustuak. 

Asteartea salbu, erakusketa egunero irekia dago 11:00etan hasi eta 12:30ak arte eta 14:30etik 18:30era. Sarrera urririk da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun