Lesakako San Fermin elkarteak Gesaltza Añanara irteera antolatu du apirilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 19a, 10:00

Añanako gesaltzara bisita gidatua eginen dute apirilaren 27an Lesakako jubilatuek antolatutako bidaian.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Arabako Gesaltza Añanara bidaia antolatu du apirilaren 27an. Txartelak apirilaren 22ra arte eskura daitezke jubilatuen ostatuan, 36 euroren truke (bazkide ez direnek 40 euro). Autobusa, bazkaria eta gesaltzen bisita gidatua sartuak daude prezioan.

Apirilaren 27an, ortzegunean 08:30ean abiatu eta Idiazabalen gazta dastaketa eginen dute eta gero bazkaria Gesaltza jatetxean, honako menu honekin: hasteko itsaski paella; bigarrendako, aukeran, katxopoa, entrekota, legatz-solomoa edo atun-azpizuna; postrerako mamia edo goxua, ogia, edariak eta kafea. Bazkalondoan gesaltzen bisita gidatua eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun