Sorgina Txirulina ipuin kontalaria Lesakan izanen da apirilaren 20an

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 18a, 08:00
'HunkIpuinak' kontatuko ditu Sorgina Txirulina ipuin kontalariak ortzegun arratsaldean Lesakako liburutegian.

‘HunkIpuinak: emozioei buruzko istorioak’ emanaldia eskainiko du ortzegunean 17:30ean liburutegian

Sorgina Txirulina ipuin kontalariak HunkIpuinak: emozioei buruzko istorioak emanaldia eskainiko du apirilaren 20an, ortzegunean 17:30ean hasita Lesakako liburutegian. Liburutegiak, Lesakako udalaren laguntzarekin antolatutako saioa lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua. Haurraren ardura izanen duen guraso edo heldu batek lagunduta joan beharko dute haurrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun