Lesakako San Fermin erretiratu elkarteak udalaren laguntzaz antolatutako ipar martxa ikastaroaren jarraipena izanen dute apirilaren 21ean, ortziralean 11:00etatik 12:30era Harriondoan. Honetan parte hartzeko, ikastaroaren lehen zatia egina izan beharko da.
Ikastaro honetan izena emateko azken eguna apirilaren 20a izanen da, ortzeguna, jubilatuen ostatuan. San Fermin elkarteko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 8 euro. Ipar martxako makilak ere eska daitezke izena ematerakoan, 60 euroren truke. Ikastaroa egiteko oinetako eta arropa erosoa, motxila eta ipar martxako makilak behar dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!