Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da Literatura Geraldiak programaren helburua.
Programaren barrenean, Berakoaz gain, bertze lau hitzordu izanen dira heldu den egunetan eskualdean. Apirilaren 19an, asteazkena, idazketa tailerra eginen dute Yolanda Arrietarekin 18:30ean Leitzako Liburutegian. Egun berean, Iratxe Retolazak Irakurbide feministak euskal literaturan solasaldia emanen du Baztango Liburutegi Publikoan 18:00etan.
Heldu den astean, Apirilaren 26an, asteazkena, Idazleen gorputzak solasaldia eginen dute Eider Rodriguezekin Elizondoko Liburutegian 18:00etan. Biharamunean, apirilaren 27an, ortzeguna, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria liburuaren inguruko solasaldia eginen dute Arantzako Liburutegian 17:00etan.
Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute Literatura Geraldiak programa.