Oier Ariznabarretak eta Ainara Urrutiak irabazi dute Berako Mendi Maratoi Erdia

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 17a, 10:00

Atzo jokatu zuten Beran Berako Mendi Maratoi Erdiaren XVII. edizioa. Gizonezkoetan zortzigarrenez nagusitu zen Oier Ariznabarreta, eta emakumezkoetan Ainara Urrutiak lortu zuen lehen postua bere lehen parte hartzean. Guztira 491 korrikalarik hasi zuten lasterketa, eta horietatik 458 ailegatu ziren helmugara. 

Argazkiak: Lorea Arroabarrena eta Arantza Agirre.

Ordu bete, 41 minutu eta 39 segundoko denbora eginda lortu zuen Oier Ariznabarreta durangarrak bere zortzigarren garaipena atzo. Beñat Katarain eta Imanol Kañamares izan ziren bigarren eta hirugarren hurrenez hurren. Ariznabarreta lehenengo metrotik gailendu zen lasterketan, eta Larhundik, ibilbideko punturik altuenetik pasatzean, 4 minutu ateratzen zizkion bigarren sailkatuari. 

Emakumezkoen kategorian Ainarra Urrutia erraz nagusitu zen bere lehenengo lasterketan. Bi ordu, 4 minutu eta 36 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Haren atzetik, hamaika minutura bi beratar sailkatu ziren, Maddalen Jimenez bigarren eta Ane Eltzaurdia hirugarren. 

Taldeka Hiru herrik irabazi zuen lasterketa. Eskualdeko lasterkariei dagokionez, gizonezkoetan Aimar Otxoteko lesakarra izan zen eskualdeko lehen gizonezkoa 11. postuan. Emakumezkoetan, bigarren sailkatu zen Maddalen Jimenez beratarra izan zen eskualdeko lehen emakumezkoa.

Giro ederra izan zen lasterketan, eta jende aunitz bildu zen bai helmuga puntuan, eta baita mendian ere lasterkariak animatzeko. 

Ikusi sailkapen osoa hemen. 

Berako lasterketa Euskal Koparako puntuagarria zen, eta hiru lasterketa jokatuta, Ainara Urrutia eta Beñat Katarain dira  lasterketako liderrak. 

Gazteen garaipenak eskualdera

Gaztetxoentzako eta haurrentzako lasterketa ere egin zituzten atzo Beran. Gazte Trail 10 kilometroko ibilbidean eskualdean gelditu dira garaipenak. Gizonezkoetan Manex Etxeberri-Pachecok irabazi zuen 47 minutu eta 14 segundoko denborarekin. Bere atzetik sailkatu ziren Unax Hernando eta Eder Tapia. Emakumezkoetan, aldiz, Lesakara joan da garaipena. Manttaleko Oihana Arrutik irabazi zuen 57 minutu eta 29 segunduko denbora eginda, Maddi Lizarragaren aitzinetik. 

Infantil eta kadete mailakoentzako Txiki Trail lasterketan, aldiz, infantiletan Victor Fernandez eta Saioa Cenoz izan ziren irabazleak, eta kadeteetan Julen Badiola eta Lide Etxarri. 

Podiumak kategoriaz kategoria

Lasterketa absolutua
Gizonezkoak Emakumezkoak
1. Oier Ariznabarreta 1:41:39 1. Ainara Urrutia 2:04:36
2. Beñat Katarain 1:45:20 2. Maddalen Jimenez 2:15:10
3. Imanol Kañamares 1:46:12 3. Ane Eltzaurdia 2:15:31
4. Ion Sola 1:46:30 4. Leire Elola 2:15:41
5. Iosu Urrestarazu 1:47:00 5. Irene Artazcoz 2:16:07
Beteranoak
Gizonezkoak Emakumezkoak
1. Alberto Barberena 1:54:00 1. Nerea Amilibia 2:19:47
2. Iker Irastorza 1:58:19 2. Maud Combarieu 2:21:17 
3. Angeltxo Aranibar eta Joseba Lasarte 2:03:12 3. Nuria Mendivi 2:28:41
Gazte Trail (10,2 km)
Gizonezkoak Emakumezkoak
1. Manex Etxeberri-Pacheco 47:14 1. Oihana Arruti 57:29
2. Unax Hernando 50:49 2. Maddi Lizarraga 1:17 
3. Eder Tapia 51:44  
Txiki Trail kadeteak (5,9 km)
Gizonezkoak Emakumezkoak
1. Julen Badiola 26:48 1. Lide Etxarri 33:48
2. Javier Larrea 29:15 2. Ane Gomez 39:36
3. Ortzadar Iratzoki 29:42 3. June Iturria 43:10
Txiki Trail infantilak (5,9 km)
Gizonezkoak Emakumezkoak
1. Victor Fernandez 29:15 1. Saioa Cenoz 36:08
2. Aratz Pardo 29:15 2. Maider Gorraiz 37:42
3. Mikel Señas 30:22 3. Lide Lizeaga 38:23

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun