Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko hirugarren bilera eginen dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 16a, 10:00
Orain arteko hitzorduek ikusmina piztu dute Beran. Irudia: Jon Abril.

Elhuyarrek, Goienerrek eta Berako Udalak sustatuta, Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua martxan dute Beran. Apirilaren 20an, ortzegunean, eginen dute hirugarren bilera 18:00etan, Beralandetan. 

Bertan, energia berriztagarriak zer diren eta Energia Berriztagarrien Komunitaten bat zer den azalduko dute. Gainera, herritarren espektatibak ezagutzeko aprobetxatuko dute bilera eta komunitateak herrian egin ditzakeen proiektu posibleen aukerak aztertuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun