25 zuhaitz landatu dituzte Berako Bidasoa karrikan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 20:00

Berako Udalak, Aspaceko lorezaintzako zerbitzuarekin elkarlanean, 25 zuhaitz landatu ditu Bidasoa Karrikan estazioko zubiraino. Orain dela urte gutti eremu honetan ur eta argi sareak eta espaloia berritu zituzten eta orain zuhaitzen txanda izan da.

Bi motatako zuhaitzak landatu dituzte: Prunus Serrulata Amanogawa, edo gerezi japoniar apaingarria; eta xarma arruntak edo pago-lizarrak. 

Zuhaitz mota hauek hagitz ongi egokitzen dira eremu urbano honetara, eta egokiak dira espaloietan eta errepide ondoan jartzeko, batez ere handitzean hartzen duten formarengatik. Zuhaitzek oinarrian ur drainatze-sistema berezia dute, hoditeria eta legar geruza berezi batekin. Aireztatzea ere laguntzen du sistema honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun