Arantzako EH Bilduk herri batzarra eginen du bihar arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2023ko apirilaren 14a

Duela lau urteko udal hauteskundeetan, EH Bilduren zerrendari babesa emateko herritarrek atera zuten argazkia.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei buruz solastatzeko herri batzarra antolatu du Arantzako EH Bilduk bihar arratsaldean. 19:00etan Ekaitza Elkartean egin dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun