Etxeraino Eguna antolatu dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 08:30
Sastrinera mendi irteera eginen dute larunbat goizean, Etxeraino eguna hasteko.

Sastrinera mendi irteera, Borrokan taldearen kontzertua, Gotti begira dokumentala, poteoa Zizkuitz txarangarekin eta bertso afaria izanen dituzte

Nafarroako Sarek antolatuta Etxeraino Eguna izanen dute apirilaren 15ean Lesakan. Larunbatean 09:00etan abiatuko da plazatik Sastrinera ibilaldia. 12:00etan Borrokan taldeak kontzertua emanen du Arranon.

Arratsaldean, 17:30ean, Gotti begira dokumentala emanen dute Arranon eta ondotik, solasaldia eskainiko du Ekhiñe Zapiainek Bide luzeen arrastoak, dispertsioaren ondorioak aztergai ikerketaz. Gero 19:00etan poteoa eginen dute Zizkuitz txarangarekin eta 21:00etan bertso afaria, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga bertsolariekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun