‘Cinco lobitos’ filma ikusgai izanen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 10:00
Hainbat sari hartu ditu larunbat arratsaldean Harriondoan ikusgai izanen den 'Cinco lobitos' filmak.

Beti Gazte elkarteak antolatutako emanaldia 18:00etan hasiko da

Alauda Ruiz de Azua zuzendariaren Cinco lobitos filma entzutetsua ikusgai izanen da Lesakako Harriondoa kultur etxean apirilaren 15ean, larunbatean 18:00etan hasita. Beti Gazte elkarteak antolatu du emanaldia.

Malagako 25. Zine Sariketa irabazi zuen Cinco lobitos filmak eta bertze zenbait sari ere eskuratu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun