EH Bilduren herri batzarra eginen dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 12a, 13:30
Aitor Elexpuru izanen da Berako EH Bilduko hautagaia hauteskundeetarako. Irudian, Elexpuru eta gainerako zerrendakideak.

Maiatzaren 28ko hauteskundeak ate joka diren honetan, Berako EH Bilduk herri programa osatzeko bilera antolatu du ortziralerako, hilaren 14rako. Hitzordua 18:30ean izanen da Beralandetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun