UCI C-1eko proban ederki ibili da Xabier Valverde lesakarra

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 11a, 19:00

Xabier Valverde lesakarra bikain ibili zen Vic-en jokatutako nazioarteko proban.

Apirilaren 2an jokatu zen Vic-en (Katalunia) UCI C-1eko bigarren proba. Bertara hurbildu ziren Europa guztiko piloturik onenetakoak, baita Lesaka Trial taldeko Xabier Valverde ere. Valverdek junior mailan lehiatu zuen, adinez berari dagokiona baino kategoria handiagoan. Gainera, proba goiz jokatu zuenez, zenbait eremu hormatuta topatu zituen, baina halere, zortzigarren postua lortu zuen.

Xabier Valverde jauzi ikusgarri batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun