Aritz Ganboaren 'Bideak' dokumentala emanen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 12a, 08:00

Apirilaren 16an, igandean eginen dute Beran Mendi Maratoi Erdiaren XVII. edizioa, eta bezperan, Aritz Ganboaren 'Bideak' dokumentala ikusteko aukera izanen da. Ondotik, Ganboarekin solasaldia izanen dute.

19:00etan izanen da dokumentalaren emanaldia Berako Kultur Etxean. Sarrerak bortz euroko prezioa du, eta aitzinetik Pikabea harategian edo 647 29 61 04 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita lortzen ahal dira. Egunean bertan ere erosteko aukera izanen da. 

Dokumentalean, gazta bat motxilan hartuta, Ganboak 170 kilometro eta 9.000 metroko desnibeleko zeharkaldia egiten du, landa-munduaren eta hiri-munduaren arteko zubiak eraikiz, eta Idiazabal gaztaren izendapena Erronkariko gazta izendapenarekin ere lotzen du. 

Agerra Mendi Taldeak eta Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatu dute emanaldia, Berako Udalaren eta Ibardingo Merkatarien laguntzarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun