Foruzainek Beran harrapatu dute 149 km/h-ko abiaduran, adingabe batekin, eta positibo eman du metanfetaminan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 8a, 15:00

Foruzaingoak jakitera eman duenez, N-121-A errepidean Bera inguruan harrapatu zuten gidaria ortzegunean, 149 kilometro orduko abiaduran. Geldiarazi eta positibo eman zuen metanfetaminan, autoan marihuana zuen eta baita adingabe bat ere.

Foruzaingoak bere sare sozialetan zehaztu duenez, gehiegizko abiadurak, metanfetaminan positiboak eta gainerako arau hausteak 1.400 euroko isuna ekarriko diote gidariari, eta gidabaimenean 10 puntu kentzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun