Helena Elbusto artistaren margolanak ikusgai daude Berako Armin

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 6a, 10:00

Helena Elbusto artistaren hamabortz margolan ikusgai daude Berako Armi galerian maiatzaren 14ra bitarte. Egunero 11:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara zabalik da Berako Suspela auzoko 1. zenbakian dagoen aretoa. 

Helena Elbusto Parisen jaio zen, baina 1974an Donostiara etorri zen bizitzera eta hamar urte beranduago Hondarribira. Gaur egun Donostian bizi da berriz ere. Margolari izateaz gain, argazki eta bideo lanak ere egin ditu eta hainbat erakusketetako komisarioa izan da Donostiako San Telmo museoan edo Irungo Amaia eta Menchu Gal aretoetan. 27 erakusketa baino gehiago izan ditu bere kargu eta Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Jose Antonio Sistiaga, Maribi Revuelta, Jesus Mari Cormán, Maria Cueto eta bertze hainbat artistekin batera lan egin du. Arte irakaslea ere bada Irunen azken 30 urteotan. Teledonostiko Versión del arte telebista saioa ere sortu eta aurkeztu zuen eta 400 elkarrizketa baino gehiago egin zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun