Espainiar estatuak 1989an eman zion hasiera euskal preso politikoen sakabanaketari.
Urte bat beranduago, 1990ean, Joxelu Etxeberria Lekuona atxilotu zuten eta orduan hasi zen Beran Euskal presoak Euskal Herrira ekimena.
Ekimen horrek abiada biziagoa hartu zuen ondorengo urteetan eta ohikoa bihurtu zen ortziralero Mukixu zubian elkarretaratzea egitea Euskal presoak Euskal Herrira lelopean.
Ez zen ekimen bakarra izan, zeren eta herrian gertatutako atxilotze, tortura eta batez ere kartzela politikak Kottoren heriotza eragin izanak, herritarrak erantzun tinkoa ematera bultzatu zituen.
Halere, erran behar da Euskal presoak Euskal Herrira ortziralero aldarrikatzea izan dela urte hauetan guztietan gauzatu den ekimen iraunkorra.
Kontaezinak izanen ziren urte hauetan guztietan (30 baina gehiago) bizi izandako momentu bereziak.
Gaur erraten ahal dugu sakabanaketa politika amaitu dela nahiz eta ondorio latzak (16 heriotza eta istripu aunitz) eragin dituen.
Urte hauetan elkarretaratzearekin bat egin duten guztiei mila esker!
Bereziki gogoan ditugu, sufrimenduari aurre eginez, gurekin izan ditugun senideak.
Bidean galdu ditugunak ere gogoan ditugu. Agur eta ohore!
Borroka ez da bukatu eta aitzinera segitu behar dugu euskal preso politiko, deportatu eta iheslariak etxean eta libre izan arte.
Hemendik aitzinera hilabeteko azken ortziraletan Berako Mukixu zubian elkartzen segituko dugu, Euskal Herriko bertze herri aunitzetan bezala, eta Etxera lelopean.
Lortuko dugu!