Euskara ikastaroa egin dute Berako eta Lesakako zahar etxeetako langileek

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 5a, 09:00
Euskara ikastaroan parte hartu duten zahar etxeetako langile batzuk, ikastaro bukaerako meriendaren ondotik.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak oinarrizko euskara ikastaroa egin du, Lesakako Andra Mari eta Berako San Jose egoitzetako langileei zuzendua.

Lesakako Egoitzan egin da hamabi saiotan, arratsaldez, Lorea Goienetxe Lizartza irakaslearen eskutik. Hamabi zaintzailek parte hartu dute eta eguneroko lanean adierazpenak eta esaldiak euskaraz erraten ikasi dute, baita praktikan paratu ere.

Apirilaren 4an, asteartean bukatu dute ikastaroa, eta Lesakako Andra Mari Zahar Etxean egin duten meriendaren ondotik argazkia atera dute.

Ikastaroan parte hartu dutenak, astearteko meriendaren ondotik.

Lesaka eta Berako Zahar Etxetik eskerrak eman nahi dizkiete bai Euskara Mankomunitateari horrelako saioak martxan jartzeagatik, baita partaideei ere, paratu duten interesagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun