Maila handiko pilotoekin borrokatu behar izan zuen Goiuri Urrak, zirkuito zail batean, baina halere, emaitza ezin hobea lortu zuen bere lehen lasterketan.
Nafarroako txapelketarako baliagarria zen proba irabazi zuen igandean Uxuen, kadete mailan
Berako Katarri taldearekin ari den Goiuri Urra Yecora, 14 urteko moto gidari lesakarrak ezin hobe hasi du bere ibilbidea moto-kros karreratan. Apirilaren 2an, igandean, bere lehen cross-country proba jokatu zuen Uxuen, Nafarroako txapelketarako baliagarria eta garaile suertatu zen kadete mailan.
Maila handiko pilotoekin borrokatu behar izan zuen Goiuri Urrak, zirkuito zail batean, baina halere, emaitza ezin hobea lortu zuen bere lehen lasterketan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.