Jabe ezagunik gabeko ahuntzak agertu dira Berako Arregiko herri lurretan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 4a, 18:00
Apirilaren 19a bitarteko epea izanen da menditik ahuntzak biltzeko.

Berako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, Berako Arregi parajeko herri lurretan jabe ezagunik gabeko ahuntzak agertu dira. Basozainak egindako txostenak zehazten duenez, ahuntz horiek kalteak egin ditzakete bertako landaketetan. 

Mendiei buruzko araudiak ahuntz aziendak sartzea debekatzen du zuhaitzak edo zuhaixkak dituzten mendietan. Hori dela eta, abelburu horiek basatutako aberetzat jotzeko prozedura hasi dute. Apirilaren 19a bitarteko epea izanen dute jabeek ahuntz horiek menditik kentzeko, eta kentzen ez badituzte basatzat hartuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun