Sarako Olhain ikastolak egin du bere antzerki erakusketa martxoaren 31n, ortzirale ilunabarren kiroldegian. Haur guziek egin dituzte beren gisako antzerkiak: examinak euskaraz, euria eta ura, futbola, gerla eta bertze. Izigarri ongi aritu dira, handiak eta ttiki horiek behar ziren ikusi, zoragarri aritu baitziren. Jende anitz bazen etorria sustengatzerat. Eskerrak eman antolatzaile guziei, badituzte merezimenduak honelako manifestazio bat antolatzeagatik. Argazkiak eta testua: Ganex
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.