'Administrazioa zugandik hurbil' ikastaroa eginen dute bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 3a, 13:00

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak antolatuta, apirilaren 4an, asteartea, 'Administrazioa zugandik hurbil' ikastaroa eginen dute Beran 10:00etan herriko etxeko osoko bilkuren aretoan. 

Bertaratzen direnek izapide eta gestio ohikoenak egiteko aholkuak jasoko dituzte, eta baita administrazio publikoarekin elektronikoki harremanak izateko balio duen Cl@ve sistemaren kode iraunkorra ere. Horretarako, NANa eraman beharko dute interesatuek. Ikastaroa dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun