Ludoteka eskainiko dute Lesakako udalak apirilaren 11tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 3a, 09:00
Lesakako haurrek ludoteka zerbitzua izanen dute aukeran Aste Santuko bigarren astean.

Izen-ematea apirilaren 3an eta 4an, astelehen eta asteartean, egin behar da

Aisialdia eta kontziliazioa bateratzeko asmoaz, Aste Santuko bigarren astean, apirilaren 11tik 14ra ludoteka eskainiko du Lesakako udalak. 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua da eta 22 neska-mutiko onartuko dituzte, hurrenkeraren arabera. Kuota 15 eurokoa izanen da. Izen-ematea apirilaren 3an eta 4an, astelehen eta asteartean egin daiteke 09:00etatik 14:00etara Harriondoa kultur etxean edo 690 23 00 31 telefono zenbakian (Belen).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun