Nafarroako Dantza Garaikidearen DNA 2023 programa apirilaren 14tik azaroaren 10era eginen dute aurten. Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak eta Baluarte Fundazioak antolatu dute eta aurten dantza garaikideko zazpi konpainiek hartuko dute parte, beren programazioa finkatuz eta beren jarduera zabalduz, Dantza Museoaren zikloaren barreneko bi antzezpenekin eta ikastetxeei zuzendutako bi klase magistralekin. Eskualdean, Berara eta Lesakara ailegatuko da.
Erresidentziak eta emanaldiak
Aurtengo edizioak aukera ematen die dantzako profesionalei lau astez Nafarroako Antzoki Sareko espazioetan sortzeko eta ikertzeko egoitzak egiteko. Honela, Dinamo dantza taldeak, Luz sorkuntza-proiektuarekin, Lesakako Harriondoa kultur etxean eginen du egoitza uztailaren 2tik 7ra eta irailaren 11tik 30era.
DNA 2023 programak, gainera, joan den urteko edizioan garatu ziren sorkuntza-egoitzetako lanaren emaitza diren lanen erakusketa proposatu du apiriletik maiatzera. Honela, Akira Yoshida & Lali Ayguadé izanen da Together to get there bere lana erakutsiko duen lehen konpainia. Apirilaren 14an Etxarri Aranazko kultur etxean, apirilaren 15ean Castejonen, apirilaren 16an San Adrianen, apirilaren 29an Zizur Nagusian eta apirilaren 30ean, igandearekin, Berako kultur etxean.
Nik.Eu lana iaz sortu zen Ixa sorkuntza-egoitzan. Apirilaren 21ean Agoitzen, apirilaren 22an Lizarran, apirilaren 23an Bianan, apirilaren 28an Noainen, apirilaren 29an Lesakako Harriondoa kultur etxean eta apirilaren 30ean Murchanten izanen da ikusgai.