Bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 31a, 18:00

Hilabetero bezala, ekoizleen merkatua eginen dute Beran bihar. Eguraldi ona bada Beralandeta kanpoaldean eginen dute, eta txarra balda, aldiz, barrenean. Merkatua 10:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da. 

Merkatuan eskualdeko ekoizleak egoten dira, gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... saltzen. Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei buruz, lan egiteko moduari buruz... lehen pertsonan mintzatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun