Lesakako udaletik, Hirugarren Sektorearen Mahaiarekin lankidetzan, diagnostiko bat aitzinera eramaten ari dira udalerriko merkataritzaren eta zerbitzuen egoerari buruz. Ondotik, diagnostiko horretan oinarrituta, denen artean erabakiak hartuko dituzte sektorea dinamizatzeko.
Helburua argi dago: Lesakako hirugarren sektorea bizirik mantentzea, etorkizun oparoa bermatuz, epe motz, ertain eta luzera. Diagnostikoa aitzinera eramateko behar diren datuak biltzeko, hainbat inkesta egiten ari dira: lehena, merkatariei zuzendua eta bigarrena, udalerriko bizilagunei. Lehenengoen datuak orain dela hilabete eta erdi aurkeztu zituen udalak. Oraingoan, bizilagunei zuzendutako inkestetan bildutakoak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte hurrengo astean ospatuko den bilera batean. Hau, apirilaren 3an, astelehenean 14:30ean izanen da udaletxeko pleno aretoan.
Bilera komertzio, zerbitzu, ostalari eta herritar guztiei irekia izanen da. Azkenik,
udalak eskerrak eman nahi dizkie inkesta bidez ikerketan parte hartu duten herritar guztiei.