25 kilo kristal bildu ditu Larhunen Manttale Mendi Lasterketa Taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 29a, 15:00

Berako Mendi Maratoi Erdia baino aste batzuk lehenago ateraldia egiten du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Zizkuitzetik Larhunera doan ibilbideko kristalak eta kableak garbitzeko. Aurten ere halaxe egin du. Larunbat arratsaldean joan ziren eta kristalen, kableen eta zaborren artean 25 kilo bildu zituzten harkaitzetan goiti igotzeko bidean. 

Gisa honetara, maratoi erdiko parte hartzaileek kristalekin zauriak egitea saihestu nahi izaten du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, aunitzek eskuak lurrean paratzen baitituzte maldan goiti joateko. Gaineratu duenez, «uste dugu kristalak eta kable zatiak aspalditik lurrean sartuta daudela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun