Literatura geraldiak programaren Bortzirietako lehen saioa apirilaren 1ean eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko martxoaren 29a

Mikel Ayerbe EHUko irakasle eta kultur kritikariak liburu bat nola iruzkindu erakutsiko du tailerrean.

‘Nola iruzkindu liburu bat' azalduko du Mikel Ayerbe EHUko irakasle eta kultur kritikariak larunbatean 10:00etan Arranon

Literatura geraldien barnean, Lesakan izanen da Bortzirietako lehenbiziko saioa. Apirilaren 1ean, larunbat goizeko hamarretan, Mikel Ayerbe EHUko irakasle eta kultur kritikariak gidatuko du tailerra: Nola iruzkindu liburu bat. Arrano Elkartean izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun