Canabal eta Aldabe igantziarrek erregearen kopa irabazi dute berriz ere

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 28a, 15:00

Oihan Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrak txapeldun igandean Adarragako podium jendetsuan.
  • Oberenako bikoteak igandeko finalean irabazi zion Irurtzungo De la Fuente eta Bergera bikoteari.
  • Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu zen Erregearen Kopa asteburuan, Espainiako txapelketako lau bikote onenen artean. Hain zuzen, Espainiako txapelketako partida guztiak irabazita faborito ziren Oberena taldeko Oihan Canabal Etxarte eta Joseba Aldabe Etxeberria igantziarrak, eta ez zuten hutsik egin.

Ortziraleko finalerdian Burgosko San Cristobal elkartearen izenean aritu ziren Murua-Garmendiari irabazi zietan (10-6, 10-2) eta igandeko finalean, Irurtzungo De la Fuente eta Bergerari (10-5, 10-2).

Aldabe eta Canabal, Erregearen kopan txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun