Berako 'Merkaskilo' merkatuan postua paratu nahi dutenek igandea baino lehen eman beharko dute izena

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 28a, 19:00

Kiribilek eta Barraskilo Berako Gazte Taldeak antolatuta, maiatzaren 7an eskulangileen, artisauen, bertako komertzioen eta bigarren eskuko denden merkatua eginen dute Beran. Merkatu horretan parte hartzeko epea igande honetan, apirilaren 2an bukatuko da. 

Postua paratzeak 10 euroko prezioa izanen dute eta parte hartu nahi dutenek aski dute formulario hau betetzea. 

Azoka maiatzaren 7an, igandea izanen da Toki Onako estalpean eta 10:00etan hasi eta 15:00etan bukatuko da. Postuez gain, taloak dastatzeko ere aukera izanen da egun horretan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun