Arantzako irratiari buruzko '10 watt bakarrik' proiektua aurkeztuko du Oier Fuentesek Punto de Vista jaialdian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 27a, 14:00

Oier Fuentesek bihar aurkeztuko du 10 watt bakarrik proiektua Iruñeko Baluarten, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian.

Nafarroan sortu ziren lehenbiziko euskarazko irratietako bat izan zen Arantzakoa. 60ko hamarkadara arte egon zen martxan irratia, eta offen bere historia kontatzen digun gizonak muntatu zuen. Antza, martxan zeuden hamabortz irratietatik bereak bakarrik iraun zuen, eta badirudi herriko jendea hagitz kontent zegoela mikrofono haietatik ateratzen zen guztiagatik, grabazio zahar batean aditzen den bertsoak dioen moduan.

Garai hartan Arantzan apez zegoen Esteban Irigoien baztandarrak (argazkian) 60.000 pezetaren truke, Berueteko ekipoa erosi zion Jose Manuel Lasarte Berueteko apaizari, eta Arantzan irratia paratu zuen martxan. Baina hainbat salaketa tarteko, emisioa geldiarazi egin zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun