21 gidari izan ziren Etxalarko Usategietako XIII. Igoeran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 27a, 15:00
Andoni Blas eta Joseba Beola, podiumeko goitiko koxkan. Argazkia: Nafarroako Automobilismo Federazioa

Monoplazetan Andoni Blas doneztebarra izan zen garaile, kotxeetan Joseba Beola etxalartarra eta junior kategorian Eneko Mitxelena doneztebarra

Martxoaren 25ean burutu zen Etxalarko XIII. Usategietako igoera. Monoplazetan irabazlea Andoni Blas izan zen. Kotxeetan berriz, txapelduna Joseba Beola etxalartarra izan zen, bigarren Mikel Otxoa eta hirugarrena Iker Zuzaya. Junior kategorian Eneko Mitxelena doneztebarra izan zen irabazlea. Denetara 21 parte hartzaile izan ziren, tartean Oier Iturria etxalartarra, lehenengo aldiz igoera batean lehiatu zena, eta lau txandak  inongo arazorik gabe egin zituen. Antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete babesle eta laguntzaile guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun