Jende aunitz bildu da 'En la sangre' liburuaren Berako aurkezpenean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 27a, 18:00

Ortziralean Beran girotutako 'En la sangre' liburuaren aurkezpena egin zuten Berako Liburutegian Susana Rodriguez idazlea bertan zela. Marcela Pieldelobo inspektoari buruzko bigarren liburua da 'En la sangre'. 

Jende aunitz bildu zen ia bi ordu iraun zituen aurkezpenean. Hasteko, Igone liburu dendako Patricia Errandoneak aurkeztu zuen Susana Rodriguez idazlea. Ondotik, bere idazle ibilbideari buruz solastatu zen Rodriguez. Marcela Pieldelobo inspektoreari buruz idatzi dituen bi liburuen idazketa prozesuari buruz mintzatu zen, baita dokumentazio lana nola egiten duen ere, eta bigarren libururako Bera herria aukeratu izanaren arrazoiak ere aletu zituen. 

Ondotik, bertaratutakoekin solasaldia egin zuten eta hainbat liburu ere sinatu zituen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun