'Fanzine iletsuak' ilustrazio tailerra eginen dute ortziralean Berako Liburutegian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 28a, 10:00

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako 'Fanzine iletsuak' ilustrazio tailerra izanen dute Berako Liburutegian ortziralean. 17:00etan hasiko da tailerra, eta bertan pertsonaia iletsuak sortzen ikasiko dute eta pertsonaia horiekin fanzine bat sortuko dute. Tailerrean parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da liburutegian bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun