Bi mendizale erreskatatu dituzte bart arratsean Aiako harrian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 25a, 10:30

Nafarroako larrialdi zerbitzuek bi mendizale erreskatatu dituzte bart gauean Aiako Harrian, Lesakan. 112 zerbitzuan iluntzeko zortziak pasatuta hartu zuten larrialdi deia eta Oronozko suhiltzaileak eta Erreskate Teknikoko Taldekoak bertaratu ziren. Gauean aurkitu zituzten 19 eta 29 urteko bi mendizaleak. Biak egoera fisiko onean, eta ez zuten osasun-arretarik behar izan. Gero, Irungo Elurretxe aparkalekura eraman zituzten, ibilgailua utzia zuten lekura.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun