Etxalarren ura moztuko dute ortzirale, larunbat eta igande gauetan plazatik Antsolokueta aldera

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 25a, 15:30

Etxalarko udalak bando bidez jakitera eman duenez, hurrengo hiru gauetan, ortzirale, larunbat eta igande gauetan, 22:00etatik 07:00etara, ura moztuko dute herriko plazatik hasi eta Antsolokueta aldera «ur isurien arazoak direla-eta, deposituaren ur maila altxatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun