Erabilera anitzeko langile batentzako lan eskaintza egin du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 25a, 12:00

Lesakako herriko etxerako lanak egiteko langilea hartu nahi dute, sei hilabeterako.

Sei hilabetez aritzeko izanen litzateke eta dokumentazioa aurkezteko azken eguna apirilaren 4a da

Sei hilabetez, erabilera anitzeko langile moduan aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du Lesakako udalak. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna apirilaren 4a izanen da. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena eman beharko du hautagaiak, deialdi honen atal berean. Deialdiaren oinarriak: www.lesaka.eus

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun