'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzerkia igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 24a, 10:00

Berriki Donostia antzerki saria irabazi duen 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzerkia ikusteko aukera izanen da Lesakan igandean. 18:30ean izanen da Harriondoa Kultur Etxean, eta sarrerak aitzinetik esteka honetan, zein egunean bertan erosten ahal dira. Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias dira obrako hiru aktoreak. 

Sinopsia

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?. Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun