Bertako artisauen lanekin eta produktuekin merkatu ttikia eginen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 24a, 09:00
Beheko Plazan merkatu ttikia izanen dute larunbat goizean.

Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute larunbatean, martxoaren 25ean, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:00etara hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da. «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun