Iruñeko Paz Ziganda nazioarteko xake txapelketa irabazi du Julen Goia lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 15:00

Julen Goia Mitxelena lesakarra, ezkerrean, zortzi urte arteko kategorian garaile suertatu da Iruñean.

Martxoaren 18 eta 19an jokatu da eta 8 urtez beheitiko kategorian garaile suertatu da

Martxoaren 18an eta 19an jokatu da Iruñean Paz de Ziganda nazioarteko xake txapelketa, hamabi urtez beheitikoei zuzendua. Sei urte bertzerik ez baditu ere, zortzi urtez beheitiko kategorian garaile suertatu zen Julen Goia Mitxelena lesakarra. Denera, hamabi urtez beheitiko 94 jokalari izan ziren eta sailkapen orokorrean hamabosgarren izan zen.

Lehendik ere zenbait garaipen lortuak ditu Julen Goiak, baina 25 minutuko bederatzi errondako eta bi eguneko konpetizioko lehen lehiaketa federatua zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun