Oiasso kamerata hari orkestraren emanaldia larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 16:00

Irungo Oiasso Kamerata hari orkestrak 'Guda eta bakea' izeneko kontzertua emanen du larunbatean Berako Kultur Etxean. Emanaldia 19:00etan izanen da eta sarrera Agara prentsan zein egunean berean erosten ahalko dira bortz euroren truke. 

2014an sortu zuten Oiasso Kamarata Raffaela Acella zuzendari artistiko zutela. 2016an zuzendaritza artistikoa Tomas Ruti Vilarrek hartu zuen, eta geroztik soinu kalitatea hobetzea izan dute helburu.  

Hainbat herrialdetan ibili da kamerata kontzertuak eskaintzen, eta musika estilo anitzetako esperientzia musikalak eskaini izan ditu. Larunbatean, Berako kontzertuan Shostakovichen, Borodinen eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun