Tantirumairu euskal folklore taldeko helduek dantza ikuskizuna eskainiko dute martxoaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 09:00

Tantirumairu euskal folklore taldeko helduek eskainiko dute larunbateko emanaldia.

Larunbatean 19:00etan Harriondoa kultur etxean

Joan den larunbateko Tantirudantza jaialdiaren ondotik, Tantirumairu Euskal Folklore Taldeko helduen dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du martxoaren 25ean, larunbatean 19:00etan Harriondoan. Sarrerak 2 eurotan salgai daude Xagu paper-dendan eta Telletxea dendan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun