‘Gureak ere badira’ liburua aurkeztuko dute martxoaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 21a, 15:00
Lur Albizu eta Eraitz Saez de Egilaz liburuaren egileak.

Egileetako bat, Lur Albizu izanen da ortzegunean 19:00etan Arranon, Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatutako aurkezpenean

Lur Albizu Etxetxipiak eta Eraitz Saez de Egilaz Ramosek idatzitako Gureak ere badira; Desira, boterea, epika liburuaren aurkezpena eginen dute martxoaren 23an, Lesakako Arrano elkartean. Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatutako aurkezpenean izanen da egileetako bat, Lur Albizu, ortzegunean 19:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun