Koipua (Myocastor coypus) Myocastoridae familiako uretako karraskaria bat da. Heltzen denean metro bete luze izatera ailegatzen ahal da eta arratoi handi baten antza du. Hankak igeri egiteko egokituak ditu eta erreketan eta aintziretan bizi da.
Izena mapudungunezkoa du, koypu hain zuzen ere, Hego Amerikakoa delako. Hala ere, bere larruazala ustiatzeko mundu osora zabaldu eta egun IUCNek munduko ehun espezie inbaditzaile arriskutsuenen artean sailkatuta dauka. Euskal Herrian ere, espezie inbaditzailea dugu, Bidasoa ibaian bizi baita 1970eko hamarkadaz geroztik.
Kasu honetan, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura abisua bidali zaie, beharrezko neurriak har ditzaten.